PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Arrantza portua-Arrantzaleen kofradia

Helbidea:
Arrantza Portua

XIX. mendearen amaieran olatu-horma egiteaz gain, kanpo-portuari ekin zitzaion eta ekintza horiek biek eragin handia izan zuten Santurtziren bilakaeran. Horrela, kostaldeko inguru batzuk desagertzen joan ziren eta itsasoari kendutako eremu horretan daude gaur egun Arrantzaleen Kofradia, Arrantza Portua, Parkea, Kiroldegia eta - Reina Victoria - itsas pasealekua. Portuak eta Arrantzaleen Kofradiak garai bateko itxura mantentzen dute oraindik ere, txalupa gutxiago dauden arren.

 

Egunero, gure arrantzaleek sasoiko arrain freskoa deskargatzen dute, eta lonja berean eros daiteke, goizero, itsasoaren egoera ateratzea uzte badu. Arraina saltzeko etxea 2011n berriztatu genuen, eta lonjaz gain, El Hogar del pescador jatetxeak, Turismo Bulegoak eta enkanteen aretoak ere hartu zuten ostatu, eta bertan, arrantzaleen enkanteak antolatzen ditugu.

 

Eraikin honetan Santurtzi Itsasoa Museoa dugu. Egunero irekita, itsas-historia ezagutzeko aukera emango digu, espacio paregabea baita Abrako itsas gunearen bilakaera eta aldaketaren ikuspegi integrala jasotzeko. Abran hasten da Ibaizabal-Nerbioi itsasadarra, bera delarik Bilbo eta Bizkairako itsas.sarrera nagusia.

 

Arrantza portuko kaian ikus dezakegun beste elementu bat 1919an eraiki zuten eskuko garabia da, gure industria-ondarearen zati garrantzitsua, askotan ahaztu egiten duguna. Bere inguruan “Gerrako umeen omenezko monumentua” jarri zuten.

​​​​

Jatorria
Helmuga