PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Santurtziko Parkea

Helbidea:
Santurtziko Parkea

Santurtziko Parkea Arrantza Portutik gertu dago. Bertan Euskal Herrian ohikoak ez diren zuhaitz ugari daude: Kaliforniako sekuoia erraldoiak, Himalaiako zedroak, Japoniako arbustua eta Amerika eta Afrikako palmondoak, besteak beste.

Erdian, 1917an eraikitako kiosko dotorea dago, eta hor Nerbioi itsasadarraren inguruko zenbait udalerriren mosaiko polikromatuak. Horiez gain, sardineren irudi ederrek, saskia buruan eta oinutsik, eta arrantza-tresna zaharren irudiek, Santurtzik izandako itsas tradizioa ekartzen digute gogora.

Parkean dauden eskulturek zerupeko eskultura-museo ederra osatzen dute.

Duela gutxi parkea handitu eta zabalgune bat eraiki zen, Olatuen Parkea. Izena atseden eta olgeta gunerako erabiltzen diren lorategiek duten formetatik datorkio.

Umeek jolasteko 2 gune handi ere daude bertan.​

Jatorria
Helmuga