PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Sardineren omenezko monumentua

Helbidea:
Sardinera Pasealekua

Santurtziko figurarik garrantzitsu eta adierazgarrienetako bat sardinera da. Emakume kementsu eta azkar horiek, etxea gobernatu eta kudeatzeaz gain, arraina saltzera ateratzen ziren eta horren bidez beste soldata bat gaineratzen zioten etxeko ekonomiari, batzuetan arrantzaleena baino altuagoa zena.

Gazte-gaztetatik hasten ziren lanean, goizean amari laguntzera portura jaitsiz eta pixkanaka-pixkanaka lanbidea ikasiz. Saltzeko arrain onenaren borroka portuan hasten zen eta lehen aleak saltzeko lehiaketa Bilbo eta inguruko herrietaraino heltzen zen.

Hasieran, oinez joaten ziren, oinutsik, gona altxaturik eta arraina buru gaineko otarrean, 20 kilora arteko pisua izan zezakeena. Gero tranbia heldu zen sardineren bizitza erraztuz.

Emakume hauen omenez, duela 4 urte, sardina-saltzailen omenez egindako monumentuaren 50. urteurrenean, hasi zen Sardinera Eguna ospatzen Santurtzin. Santurtziko emakumeari egindako omenaldia, sardinerari, gure figurarik ezagunenari.

Jatorria
Helmuga