PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

San Jorge Eliza

San Jorge Eliza

Helbidea:
Santurtziko Parkea


 


Santurtziri buruzko lehenengo aipamen dokumentala 1075. urtekoa da. Zehatzago esateko, - Sancti Georgis monasterioari - (San Jurgi elizari) buruzkoa da. Jakina denez, eliza horretatik hartu zuen izena herriak, eta XV. mendean idatzi zen lehen aldiz, zenbait grafia erabiliz.

 

Estilo erromanikoko eliza honetatik portadaren tinpanoa soilik geratu da. Bizkaian gelditzen den tinpano erdizirkular bakarra da, eta egun Bilboko Eleiz Museoan dago.Hala ere, elizaren aurrean honen erreplika bat ikusi ahal dugu. Aipatzeko moduko beste osagai bat 1844. urtean Lorenzo Muñizek eraiki zuen dorrea da.

 

Barrualdean 1904ko Henri Didier organo erromantikoa ikus dezakegu. Emile Schaefferrek Henri Didier et Cie en Epinal enpresarentzat eraikitako organoa da. Didier Ferdinand Prince enpresako organogile ospetsuak muntaia, harmonizazioa eta abar gidatu zuen. 2 teklatu eta 13 erregistro dituen organoa da. Gaur egungo teklatuen eta pedalen tekla-kopurua 56 eta 30ekoa da, hurrenez hurren. Azken zaharberritze lana 2017an izan zen.

 

Beirateen artean, Karmen Birjinaren prozesioarena nabarmentsen da. Maumejean Etxeak eraikia eta 1932ko sutearen ondoren zaharberritutako La Virgen del Carmen-en itsas Prozesioko beirate historizista da. Parrokoa da Jenaro Oraá Pio X aita santuak 1907an emandako Santurtzi-ko patroi kanoniko bezala aldarrikatzearen Jaun sustatzailea. Garai hartako arraunlariak Eskola Nautikoko ikasleak ziren eta zehazki brankakoa Bernardo Palle da.

 

Aldizka antolatzen diren bisita gidatuez gain, esteka honen bidez bisita birtuala egin daiteke; https://my.matterport.com/show/?m=eUb9csYg7i3

Jatorria
Helmuga