San Juan de Diosen ospitale ordena duela sei bat mende sortu zen, eta munduko bazter guztietara zabaldu da. Bizkaian ezarri zen 1898an. 1920an, San Juan de Dios etxea eta klinika altxatzen hasi ziren eta 1924an inauguratu zuten. Doako arreta egiten zien behartsuei, batez ere haurrei, Agirre Basagoiti anaiei esker. Haiek izan ziren izen bereko ongintza fundazio horren sortzaileak.