Iraila-Ekaina
Ostirala: 17:30
Larunbata: 11:00 12:30 eta 17:30
Igande eta jai egunak: 11:00 eta 12:30
Aste Santua Uztaila-Abuztua
Astelehenetik igandera : 11:00,12:30 eta 17:30
Santurtzin baino ezin izango duzue bisitatu gure kostaldean zurezko arrantza-itsasontzietan geratzen den azkenetakoa eta gure ondarearen parte dena, Agurtza atunontzia.
Gure herria baxurako arrantzan gehien aritu diren Bizkaiko portuetako bat izan da. XX. mendearen hasiera arte jarduera honetan trainerua zen nagusi, baina laster lurrun- eta eztanda-motorrek eragindako itsasontziak erabiltzen hasi ziren haien ordez, zama handiagoa eramateaz gain, langile gutxiago behar zutelako. Ondoren motordun itsasontziek hartu zuten aurreko ontzien lana -hasieran zurezkoak eta gero burdinazkoak eurak-.
Goieneko maila jo zuenean, zurezko 50 bat ontzi zuen itsasoratzeko prest, bertan 200 bat langile zeudela. Gero motordun itsasontziek hartu zuten aurreko ontzi haien lana. Eta iraganeko lan horren garrantzia ezagutzeko eta horren berri ondorengo belaunaldiei emateko mantendu da Agurtza atunontzia.
Ontzi-museoa eta arrantzaren Interpretazio zentro bilakatu den horretan egiten diren bisita gidatuetan hegaluzea nola harrapatzen zen eta arraina nola mantentzen zen ikus dezakegu; bai eta arrantzaleen eguneroko bizitzaren sekretuak, txo edo itsasmutilek (ontzietan lan egiten zuten umeek) zeintzuk lan burutzen zituzten, makinisten lan gogorra ere. Gainera, zubia bisitatu ahal izango dugu, zeinetik patroiak ontzia gidatzen baitzuen.
www.losmuseosdelacostavasca.com