PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Itsasoko Amaren parrokia

Helbidea:
Itsasoko Amaren plaza

​Baseliza honen gaineko lehen idatzizko aipuak 1650ekoak dira, baina itxuraz, 1500ean eraiki zuten.

Arrantza-auzune nagusian dago, Mamarigan. Kronika zaharrek diotenez, 1600 inguruan ama birjinaren irudia agertu zen Santurtziko kostaldeko arroketan, Lallana uharrietan, eta itsasoko jendeak mirari asko egin zituela uste du. Hori dela eta, itsasoko ama birjina gurtzen hasi ziren, garai bateko Santa Eulalia izenekoaren ordez.

Gaur egungo eraikina, 1901ean Francisco Berriozabalgoitiak egindakoa, garaian nagusi zen estilo neogotikoaren ezaugarriak ditu.

Jatorria
Helmuga