PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

IRTEERA BELAONTZIAN EUSKAL PRODUKTUEKIN

Helbidea:
Santurtziko kirol portua
Web:
Telefonoa:
636 574 679
Egutegia:

Urte osoan zehar

Hizkuntzak:
Gaztelania
Prezioa:
75€

Bilboko historia itsasadarrean belaontzian joanez ezagutzea Bizkaiko kulturara hurbildu, parte hartu eta sartzeko modu bitxia da. Aldi berean, gure herriko produktuak eta gure salda goxoak dastatzen baditugu, ahaztezina izango da esperientzia.

Santurtziko kirol portutik aterako gara eta Bilboko itsasadarrerantz abiatuko gara, Portugaleteko Zubi karismatikoaren azpitik pasatuz, Gizadiaren Ondarea dena.

Bitartean kalitate oneko txakolin eta antxoak eta Arabako Errioxako ardo ondua eta jatorri-deitura duen gazta dastatuko ditugu.

Garabi erraldoien artean egingo dugun itsasaldiak gure industria-iraganera eramango gaitu, Bilboko itsasadarreko alde bietan ontziolak eta enpresa metalurgikoak zeuden garaira.

Itsas museoan amarratuko dugu, Guggenheim museotik hurbil.

 

Itsasadarrean behera egiten dugunean Cava edo patxaran goxoa hartuko dugu, bertako gozokiekin batera.