PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

NABIGATZEN IKASI

NABIGATZEN IKASI

Helbidea:
Santurtziko kirol portua
Web:
Telefonoa:
609 303 327
Iraupena:

​4 Ordu

Beharrezko:

​Eguzkiko krema, eguzkitako betaurrekoak eta zola beltza ez duten zapatak.

Hizkuntzak:
Gaztelania; Euskara; Ingelesa; Frantsesa
Prezioa:
60€

Nabigatzen ikasi Marmitako Sailing-en bidez

Itsasaldia 4 ordukoa izango da eta Santurtzi, Getxo, Sopela eta Barrikako itsasaldetik igaroko gara. Han, itsas-teknikak ikasteaz gain, paisaiez, hondartzen ikuspegiez, itsaslabarrez eta Galeako flysch-az gozatuko dugu.

Gurutze belako nabigazioaren lehen urratsak azaltzen zaizkie belaontzi baten barruko bizitza hobeto ezagutu nahi dutenei. Oinarrizkotik hasi eta aurrera joango gara, belaontzi modernoa gobernatzeko oinarrizko ezagutza izan arte.

BESTE EKINTZA BATZUK

Marmitako Sailing

13:00etan Santurtziko pantalan turistikoan ontziratuko gara. Galeako itsaslabarrak, gure kostaldeko hondartzak, Algortako portu zaharra eta kostaldean dauden itsasargiak ikusiko ditugu. Gero, Bilboko itsasadarrean sartuko gara eta Portugaleteko zubiaren azpitik pasatuko gara, munduan den zubi eseki zaharrenaren azpitik. Oraindik ere zutik dirauten industriaren arrastoak ikusiko ditugu, zeinek Bilbon eta itsasadarrean bizitza gogorragoa zen garai zaharrak ekartzen dizkiguten.

Itsasadarrean behera egiten dugula Marmitako goxoa bazkaldu ahal izango dugu, arrantzaleek jaten zutena, amatxoren maitasunaz egindakoa eta ondoko Errioxako salda goxoak edo Bizkaiko txakolina edanez.

Santurtzira 17:00ak aldera itzuliko gara

*Uda sasoian edo eguraldiak uzten digunean, eta horrela erabakitzen dugunean, itsasaldia itsaso zabalean egingo dugu eta hondartzaren batean botako dugu aingura bazkaltzeko.

Prezioa

95€

 

Ilunabarra

Santurtziko portuko pantalan turistikoan ontziratuko gara. Abran zehar ibiliko gara, Ereaga hondartza, Algortako portu zaharra, Arrigunaga hondartza eta Galeako itsaslabarren bistak gozatuz. Aurrez aurre, berriz, Superportuko kai-mutur erraldoiak ikusi ahal izango ditugu. Ilunabarrean topa egingo dugu Errioxako ardo ala txakolinarekin, edo, bestela, freskagarri ala garagardoarekin, pintxo gozoa dastatzen dugun bitartean. Santurtzin, eguzkia sartu ondoren porturatuko gara. Santurtzirako itsasaldia harrigarria izango zaizu

Prezioa

60€