PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

EGUNEKO IRTEERA CASTRO URDIALESERA

Helbidea:
Santurtziko kirol portua
Web:
Telefonoa:
636574679
Ordutegia:

​10:30-20:00

Egutegia:

2019ko datak

Maiatzak 5

Ekainak 2

Uztailak 7

Abuztuak 4

Irailak 1

*Galdetu beste data batzuengatik

Iraupena:

egun osoko irteera

Beharrezko:

Eguraldiari egokitutako arropa eta beltza ez den zoladun zapatak janztea gomendatzen da

Hizkuntzak:
Gaztelania
Prezioa:
95€

10:30tan Santurtziko portutik abiatuko gara Castro Urdialesera. 3 orduko itsasaldia izango da eta ontzian hamaiketakoa hartuko dugu, nabigazio eta kostaldeaz gozatzen dugun bitartean. Itsasaldian, bidaiariek lagundu ahal izango dute ontzi-lanetan eta belak eta lema maneiatzen. Zortea badugu, izurderen bat ikus dezakegu. Xaxiango arrantza ere egin ahal izango duzu.

 

Castro Urdialesera helduta, portuan amarratu eta ibilalditxoa egin daiteke herrian zehar, trago eta pintxo batzuk hartu eta alde zaharreko jatetxeren batean edo ontzian bertan bazkaldu; izan ere, bazkaria eta edaria eraman daiteke. Portuan gaudela, bainua ere hartu ahal izango duzu bazkaldu aurretik eta ondoren.

17:00etan Castro Urdialesetik atera eta Santurtzira 20:00etan helduko gara, gutxi gorabehera. Itzultzean ere mokadutxoren bat hartu ahal izango duzu.