PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Santurtzi Itsasoa Museoa

Santurtzi Itsasoa Museoa

Helbidea:
Arrantza portua 20
Telefonoa:
94 483 94 94
Iraupena:

​60'

Egutegia:

 

 

Ordutegia:
Iraila-Ekaina

Astelehenetik-Igandera 10:00-15:00

Uztaila-Abuztua eta Aste Santuan

Astelehenetik-Igandera 10:00-19:00

Taldeen:

​*Ezarritako ordutegitik kanpo hitzartutako bisitak erreserbatzeko aukera

*Bisita egokituak behar bereziak dituzten taldeentzat

Hizkuntzak:
Euskara; Gaztelania; Ingelesa; Frantsesa
Prezioa:
18- 65 urte: 1,5 €
5-17 urte, +65 urte: 1€
< 5 urte eta Santurtzin erroldatutakoentzat doan.
Asteazkenetan doan
Eskaintzak:
Euskal Kostaldeko museo-sareko txartela : 2x1
Bilbao Bizkaia Card eta Nekadescuentos : doan
Santurtzi Itsasoa Museoa + Agurtza atunontzia : 18-65 urtekoentzat: :2,5 €; 5-17, >65, : 2 €



​​ 

​ 

Santurtziko itsas historiarekin lotutako eraikin garrantzitsuenean, arrantzaleen kofradian, dagoen "Santurtzi Itsasoa" interpretazio zentroaren helburua honako hau da: Santurtzik eta itsasoak arlo guztietan izan duten loturaren berri ematea, lanean, kulturan, arlo sozialean eta ludikoan, itsas ondarearen parterik garrantzitsuena pertsonak direla ahaztu gabe.

Ikus-entzunezko euskarri batzuek, ibilbidean zehar, erakusten dute santurtziarrek itsas-eremuarekin nolako lotura izan duten 1600etik gaur egunera arte. Bilboko itsasadarrera sartu eta handik irteteko "hondarrezko barra" beldurgarriak itsasontziei jartzen zizkien oztopoak gainditzeko lemariek burutzen zuten lan garrantzitsua eta arazo horri eman zitzaion irtenbidea ezagutu ahal izango dituzte bisitariek.

Museoan honako hauek ere ikusi ahal izango dituzte: itsaso hauetan zebiltzan kortsario eta piraten bizitza, XVI. mendearen erdialdean Santurtziko kontrabandista ezagunenetako baten ibilerak, estropaden jatorria edo udalerrian traineruek duten tradizioa. Eta, nola ez, Santurtziko ikurrik garrantzitsuenetako bat ahaztu gabe, sardinerak, arrainontzien zain egoten ziren eta itsasadar osoan, bai eta Plentzia edo Balmaseda bezalako herri urrunetan ere, arraina saltzen ibiltzen ziren emakume bizkorrena.

Santurtzi Itsasoa Museoan, bestetik, urte osoan eskaintzen dira zentroetarako hezkuntza-jarduerak eta umeentzako tailer didaktikoak.

 

* Museoa egokituta dago ezintazun funtzional fisiko, entzute, ikuste, adimen eta organikoa duten pertsonentzat.

www.losmuseosdelacostavasca.com​​

Jatorria
Helmuga

Agend​a

Agenda

Santurtzi, kultur, kirol eta aisialdirako eskaintza programa zabala du, publiko guztiarentzat bideratuta. Koltsutatu hemen programatutako ekintzak.


Ikusi ​​​​​​​​
​​

Gast​ro​no​​mIa

Gastronomía

Euskal gastronomia nabarmena da ere. Herriko sukaldaritza nabarmena da oso.


Ikusi ​​​​​​​

Santurt​​zi marineLA

Turismo Marinero

Santurtzi, itsasbazterreko arrantzarako itsasontzi geh​ien izan dituen Bizkaiko herrien artean dago.


Ikusi ​​​​​​​​​​​​