PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Cueva Mayor - La Cuesta - Punta Lucero - Zierbena

Cueva Mayor - La Cuesta - Punta Lucero - Zierbena

13 Km. / 03.15h

  • Lehengo ibilbidetik (P1) El Capitán simara helduko gara (34'). Handik errepidea hartuko dugu, ondoren 180º-ko bihurgune batean uzteko eta mendi-mazelako ondo markatutako bidexka batetik jarraitzeko, (P2) Haitzulo Handira iritsi arte (14'). Haitzulo hori, jaitsiko dugun mendilerro aldapatsu batean dago. Hortik lantzen ez duten harrobi txiki batera (P3) helduko gara (25') 

  • ​​​Zierbenara doan errepidea zeharkatuko dugu eta La Canal errekaren (P4) parean dugun bide hormigonatutik jarraituko dugu (4'). Bide horrek gorantz jarraitzen du (P5) La  Cuesta auzora heldu arte (7') Auzo hori zeharkatuko dugu autobus-geltokia ikusi arte. Autobus-geltoki horren aurrean La Calleja-ra joateko bidea adierazten duen seinalea dugu. Bidea jarraitu behar dugu eta plaza txiki batera helduko gara. Plaza horretan haurrentzako jolasak ditugu, eta farola baten marka zuriak eta gorriak orientatzeko modu gisa balio digute. Horrela bada, ezkerraldean, etxeen bi hormen artean Punta Lucero-ra doan bidea aukeratu behar dugu

  • Hasieran bidea ondo markatuta dago, baina gero apaldu egiten da. Bidegurutze batera helduko gara bide horretatik, eta eskumako bidea aukeratuko dugu (P6) La Vista eta Punta Lucero muinoen artean dagoen mendixkara heldu arte (15') 

  • Ezkerreko mendilerroa jarraituz gero, instalazio militarren hondakinen artean, Punta Lucero muinora helduko gara (15')

  • Bide beretik La Cuesta-ra jaitsiko gara (26'), eta ondoren Zierbenara (P7) , eta Santurtzira sartuko gara (65') kostaldeko errepidetik.​