PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

AGURTZA ATUNONTZIA BISITATU

AGURTZA ATUNONTZIA BISITATU

Helbidea:
Reina Victoria pasealekua z/ g
Noiz:
Asteburuetan
Telefonoa:
94 483 94 94

Santurtzi baxurako arrantzan gehien aritu diren Bizkaiko portuetako bat izan da. Goieneko maila jo zuenean, 50 bat ontzi zuen itsasoratzeko prest, bertan 200 bat langile zeudela. XX. mendearen hasiera arte jarduera honetan trainerua zen nagusi, baina laster lurrun- eta eztanda-motorrek eragindako itsasontziak erabiltzen hasi ziren haien ordez, zama handiagoa eramateaz gain, langile gutxiago behar zutelako. Gero motordun itsasontziek hartu zuten aurreko ontzi haien lana.

Itsasontzi hauen adibide dugu Agurtza. Honakoa gure kostaldean zurezko arrantza-itsasontzietan geratzen den azkenetakoa da, eta zalantza barik, gure ondarearen parte garrantzitsua.

Hegaluzeek ez ezik, sardinek, berdelek, txitxarroek eta antxoek ere bete zituzten haren zurezko erraiak. Orain gure ondarea den altxor honen bidez, zeuk ere izango duzu arrantzaleen mundua ezagutzeko aukera.

Bisita gidatuetan arrantzaleen eguneroko bizitzaren eta erabiltzen zituzten arrantza-tresnen berri izango duzu. Erreserba eta informazio gehiago ZER EGIN BISITA GIDATUA atalean egin daiteke.

ORDUTEGIA

Larunbata eta Igandea: 11:00, 12:30,

Jatorria
Helmuga