PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

ARRAIN ENKANTEA

Noiz:
Uztailak 6,13,20,27
Telefonoa:
94 483 94 94

Santurtziko itsas-iraganera egindako bisita gidatua. Antzezle talde atseginak gidaturik, parte-hartzaileek arrantza portuko urrezko garaiak bizi ahal izango dituzte, sardinerak arrantzaleen zain zeudenekoak ekarri berriak ziren arrainak erosi eta, buruan zeramatzaten otarretan sartuta, saltzeko, itsasadarrean gora Bilboraino.

Ibilbidea, zeinean tokiko historiako pertsonaiak agertuko baitira, Santurtzi Itsasoa museotik pasatuko da eta arrantzaleen kofradian bukatuko da, aspaldiko arrain enkantea antzeztuko delarik.