Museo honek Santurtziko itsas-historia ezagutzeko aukera emango digu, espazio paregabea baita Abrako itsas gunearen bilakaera eta aldaketaren ikuspegi integrala jasotzeko. Abran hasten da Ibaizabal-Nerbioi itsasadarra, bera delarik Bilbo eta Bizkairako itsas sarrera nagusia.
Lemazainak, itsaslapurrak, sardinerak, arrantzaleak eta itsasoarekin lotutako beste hainbeste pertsonaia izango ditugu lagun gure bisitaldian.
ORDUTEGIA
Astelehenetik-Igandera 10:00-15:00