PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

SANTURTZI PINTXOTAN 2019

Noiz:
Azaroak 8-23
Telefonoa:
94 483 94 94

Abian da SANTURTZI PINTXOTAN LEHIAKETAREN VI. EDIZIOA (azaroaren 8tik 23ra)

 

Turismo-bulegoak, Santurtziko ostalaritza-sektorearekin lankidetzan, SANTURTZI PINTXOTAN lehiaketaren VI. edizioa aurkezten du.

 

Azaroaren 8 eta 23aren arteko ostiral eta larunbat guztietan gourmet pintxorik onenak jateko aukera izango duzue tabernetan 1,20 euroren truke.

 

22 tabernak edo jatetxek egin dute bat ekimen honekin. Horrela bada, 22 pintxo berezi dastatzeko aukera izango dugu, beren-beregi edizio honetarako prestatu dugun ibilbide-gidan adierazitako lokaletan. Pintxo-ibilbidea duen eskuorri hori Turismo Bulegoan edo parte hartzen duen edozein tabernatan jaso dezakezue.

 

Ibilbide gidaren 6 laukitxoetan zigilua jarrita, SANTURTZI PINTXOTAN ekimenaren kamiseta lortuko duzue.

 

Zigilu bat baino ez baduzue ere, aukera izango duzue sarien zozketan parte hartzeko, zeinetan nabarmentzekoa den DELA GUARDIAko merkatari-elkartearekin lankidetzan eskaintzen den saria, asteburu bat GUARDIAn honako jarduera hauek barne: Gau bateko ostatua Biasteri hotelean, 50 euroko balea elkartearen jatetxeetan gastatzeko, bisita Villa Lucia zentro tematikora eta zentzumenetarako 4dko esperientzia bikaina "ametsen lurraldean", bisita Erregeen Andra maria elizara, bisita Barbakana urmael zeltiberierara eta bisita Abacial dorrera.

 

Eta horiez gain, beste sari bikain batzuk ere lor daitezke:

 

100 euroko opari-txartela "Santurtziko Merkatari Batuak" elkarteko herriko dendetan gastatzeko.

 

TXANGO 1 bi lagunentzat EL BOTE TOURSen: Bilboko itsasadarra eta Abrako badian itsasalditxoa eta 2 sarrera Agurtza atunontzia eta Santurtzi Itsasoa museoa ikusteko (www.elbotebilbao.com-ek emana).

 

3 BONU KABIEZESeko SPArako bina lagunentzat

 

TXANGO 1 BELAONTZIAN 2 lagunentzat www.lamarencalma.com-en diru-laguntzaz.

 

Zozketan parte hartzeko Turismo Bulegora ibilbide-gida zigilatuta eraman beharko duzue azaroaren 28a baino lehen.

 

Horrez gain, pintxo eta barra onena aukeratzeko egiten den herri-bozketan hartu ahal izango duzue parte, zuen balorazioa ibilbide-gidan adieraziz.