PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Kiroldegiak


​​​​​Helbidea:
EL PUERTO KIROLDEGIA: Reina Victoria pasealekua z/g

KABIEZES KIROLDEGIA: Axular, z/g​
​ ​

Telefonoak:
EL PUERTO: 94 483 66 25 

KABIEZES: 94 493 73 29 ​
​ ​

Web:
www.imd-santurtzi.es​

Santurtzik, orotariko kirol-jarduerak eskaintzen dituzten bi kiroldegi ditu adin guztietako jendearen beharrak asetzeko, umeenak zein helduenak.

EL PUERTO KIROLDEGIA

Bizkaiko kiroldegi garrantzitsuenetako bat da, orotariko kirol-jarduerak eskaintzen ditu eta adin guztietako jendearen beharrak asetzeko asmoa du.

Kirolgune honek hainbat instalazio moderno ditu: gimnasioa, padel, tenis, squash, areto-futbol eta atletismo zelaiak eta estalitako igeritokiak eta estali gabekoak. Hilero begiraleek gidatutako jarduerak burutzen dira, hala nola, patinaje, igeriketa, yoga, tai-chi, gym-jazz, fitness, aerobic, aquaerobic, spinning eta abar.

​Santurtziko kiroldegiak, sauna finlandiarrerako 2 areto izateaz gain, solariuma, masajea eta hidromasajerako zerbitzua eta kirol medikuntzako zerbitzua ere baditu.

Igerian aritzeko 10 kale baino gehiagoko klimatizatutako kanpoko igerilekua du (25x35 m).

KABIEZES KIROLDEGIA

Kirol-instalazio modernoez gain SPA URBANO​​ ere badu

Kiroletarako Udal Institutuak urteko hainbat txapelketa antolatzen du, adibidez:

ATLETISMOA: "Santurtzitik Bilbora". Azaroa. 

BESTE BATZUK: Sardina zeharkaldia igerian, Serantes Igoera, Santurtzitik Bilbora oinez, tenis, Arku tiro, Igeriketa, Saski baloi, Areto-futbola txapelketak​

Jatorria
Helmuga