PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

GEOCACHING


Santurtziko turismo bulegoak udalerrian zehar 60 bat minutuan egiteko geocaching ibilbide erraz bat prestatu du.

Geocaching-a GPSak lagunduta edonon "altxorrak" aurkitzeko aukera ematen duen jarduera da. Kasu honetan ETAPA guztiak birtualak dira azkena izan ezik, honetan koordenatuak deskubritu behar dira eta. Azken "cache" hau aurkitzen duen pertsonak izena eta data gainontzeko objektuekin batera gordeko den fitxa batean erregistratuko du. Jolastu nahi duzu?

 Deskargatu Geocaching aplikazioa sakelako telefono batean GPS eta guzti (azalpena atzeko aldean).

 Sartu geocachingaren "multi" honen izena edo kodea aplikazioaren bilaketa-atalean:

"SANTURTZIN BARRENA IBILALDIA / PASEO POR SANTURTZI" eta GC6A1RX kodea.

 Irakurri "multi" horren Descripción. Bertan behar duzun informazioa eta azken formulan ezarri beharreko koordenatuak lortzeko erantzun behar diren galderak aurkituko dituzu.

 Has zaitezke ibiltzen. Bisitatzeko lehenengo tokia Agurtza da. Han zaudela bila ezazu etapa horretarako egindako galdera. Honi erantzun eman ondoren, egizu hurrengoa eta errepika ezazu prozesu bera etapa bakoitzean. Hurrenkera honako hau da:

AGURTZA > ORIOL JAUREGIA > SARDINERA P. > CASA TORRE JAUREGIA > koordenatuak ebatzi formularen bidez

N: 43º D+(Ax6) , (415xB)+C W: 03º D ,((140xC)xB)+A+D

 Aurkitu azken cache fisikoa eta erregistratu zure bisita sinatuz eta www.geocaching.com. webgunean.