PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Agurtza Arrantza Interpretazio zentroa

Helbidea:
Agurtza, Reina Victoria Pasealekua </g
Iraupena:

​60'

Egutegia:

Martxoaren 1etik maiatzaren 30era eta urriaren 1etik abenduaren 8ra:

Ostiraletan: 17:30ean

Larunbatetan: 11:00 12:30 eta 17:30ean

Igande eta jai egunetan: 11:00 eta 12:30etan

Aste Santuan eta ekainaren 1etik irailaren 30era:

Astelehenetik igandera: 11:00 12:30 eta 17:30etan

*Taldeentzako bisitak erreserbatzeko aukera, ezarritako ordutegitik kanpo

Beharrezko:

Eguraldiaren araberako arropa

Hizkuntzak:
Euskara; Gaztelania; Ingelesa; Frantsesa
Prezioa:
18-65 urte bitartekoak: 2€
7-17 urte bitartekoak, >65 urtekoak, ikasleak eta taldeak (>10 lagun): 1 €
<7 urtekoak eta Santurtzin erroldatutakoak: doan
Eskaintzak:
Euskal Kostaldearen museoen sarerako txartela eta Bilbao Bizkaia Card: 2x1
Prezioa “Santurtzi Itsasoa Museoa + Agurtza arrantza itsasontzia”:
18-65 urte bitartekoak:2,5 €;
7-17 urte bitartekoak, >65, ikasleak: 1€

​ 

​Gure kostaldeko baxurako arrantza-ontzien egiazko modelo hori Lekeitioko Murelaga Ontziolan eraikitakoa da. Ontzi hori hogei urtetik gora ibili da lanean –XX. mendearen bigarren erdian- Kantauri itsasoan. Denbora tarte horretan, gure kostaldeetara iristen diren urek izandako oparotasunaren lekuko izan da. Hegaluzeaz gain, sardinak, berdelak, txitxarroak eta antxoak sartu dira itsasontziaren egurrezko erraietan. Orain, zeuk ezagutu dezakezu gure arrantzaleen mundua, gure ondarearen altxorretako bat den eta Santurtziko kaian hain ugariak izan ziren ontzi haien adibide den itsasontzi honetan barneratuta.

Santurtzi baxurako arrantzan gehien aritu diren Bizkaiko portuetako bat izan da. Goieneko maila jo zuenean, 50 bat ontzi zuen itsasoratzeko prest, bertan 200 bat langile zeudela. XX. mendearen hasiera arte jarduera honetan trainerua zen nagusi, baina laster lurrun- eta eztanda-motorrek eragindako itsasontziak erabiltzen hasi ziren haien ordez, zama handiagoa eramateaz gain, langile gutxiago behar zutelako. Gero motordun itsasontziek hartu zuten aurreko ontzi haien lana.

Itsasontzi hauen adibide dugu Agurtza. Honakoa gure kostaldean zurezko arrantza-itsasontzietan geratzen den azkenetakoa da, eta zalantza barik, gure ondarearen parte garrantzitsua.

Santurtziko portua arrainez hornitu zuten ontzien eredu garbia da Agurtza. Hegaluzeek ez ezik, sardinek, berdelek, txitxarroek eta antxoek ere bete zituzten haren zurezko erraiak. Orain gure ondarea den altxor honen bidez, zeuk ere izango duzu arrantzaleen mundua ezagutzeko aukera.

Bisita gidatuetan arrantzaleen eguneroko bizitzaren eta erabiltzen zituzten arrantza-tresnen berri izango duzu. Erreserba eta informazio gehiago ZER EGIN BISITA GIDATUA atalean egin daiteke

www.losmuseosdelacostavasca.com

Jatorria
Helmuga