PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Karmengo Ama Birjinaren Itsas Prozesioa

Helbidea:
Arrantza portua
Noiz:
Uztailak 16

Egun horretan Karmengo Ama Birjinaren Itsas Prozesioa egiten da. Santurtziko arrantzaleek Birjinaren irudia ateratzen dute San Jorge parrokiatik. Agintari, dantza-talde, musika-banda eta sinestun askok lagunduta, Arrantza-porturaino eramaten dute txalupa batean ontziratzeko. Txalupa horrek, ederto apaindutako hainbat ontzik inguratuta, Abrara jotzen du eta bertan arrantza-lanetan hildako arrantzaleen aldeko lore-eskaintza egiten da. Gerora, lehorrean, dantza-taldeek dantza tradizionala egiten dute emakumeen omenez, horien ordezkari Santurtziko sardina-saltzaileak direla.​

Jatorria
Helmuga