PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Mamariga Kultur Gunea

Helbidea:
Bogadores, 1
Ordutegia:
​​​​​​10:15/13:45era

17:00/19:45era

Telefonoa:
94 483 49 78
Email:

Mamariga Kulturgunea aisialdiko eta kulturako gune publikoa da, herritartasuna eta partaidetza ardatz dituena. Ideologi, erlijio edo nortasun aniztasuna errespetatzen du, eta kultura sustatzea du helburu, kulturaren adierazpen anitzetan, eta gainera, partaidetzarako bide eta erreferentzia soziokulturaleko gune izatea Mamarigako -zuzeneko eragin-eremua hori baita–eta, orokorrean, udalerri osoko bizilagunentzat.

Mamariga Kulturguneak hiru zerbitzu ezberdin eskaintzen ditu:

  • Udalak zuzenean kudeatzen dituen zerbitzuak: Liburutegia eta Ludoteka.
  • Guneak elkarteei edo partikularrei lagatzea, unean uneko jarduerak egiteko.
  • Guneak elkarteei lagatzea urteko egitarauak egiteko.
GUNEAK LAGATZEA UNEAN UNEKO JARDUERETARAKO

Guneen lagapena, dela doan, dela ezarritako prezio publikoa ordainduz, astelehenetik ostiralera egiten da 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Ordutegia luza daiteke prezioaren gehigarri bat ordainduz.

Nork eska dezake guneen lagapena?

Erakunde publiko edo pribatuek, elkarteek, enpresek edo pertsona fisikoek.​​

Nork eska dezake doako lagapena?

Doako lagapena udal arloen eta Elkarteen Udal Erregistroan inskribatutako elkarteen onerako egiten da, eta irabazteko asmorik gabeko elkarteen onerako egiten direnean, izaera soziokultural nabarmena daukaten jarduerak egiteko.

Nola eskatzen da gune bat?

Erabiltzeko eskariak gutxienez bi aste lehenago aurkeztu behar dira. Horretarako inprimakia Zentroan bertan, Kultura Arloaren bulegoetan eta Udalaren web gunetik deskargatuz lor daiteke. Eskabideak Mamariga Kulturgunean aurkez ditzakete eskatzaileek beraiek, edo bestela, posta arrunta, Faxa edo posta elektronikoa erabiliz bidali.

Alokairuko lagapenetarako baimena emateko, aldez aurretik ezarritako kopurua ordaindu behar da. Programatutako jarduerak bertan behera utzi arren ez da itzuliko ordaindutako prezioa, erabiltzeko araudian aurreikusten diren kasuetan izan ezik.

Zer gehiago jakin behar dut?

Gune bakoitza lagatzeko baldintza partikularrak, Zentroa erabiltzeko araudian biltzen direnak, eta prezio publikoa, urtero ezartzen dena. Biak ere Zentroko Informazio-gunean eta Udalaren web gunean kontsulta daitezke.

¿Qué espacios son susceptibles de cesión y con qué objeto?

  • Sarrerako atondoa eta banagunea, erakusketa txikiak egiteko.
  • Ludoteka, Udalaren jarduerarik ez dagoen egunetan.
  • Ekitaldi-aretoa, hitzaldietarako, entzunaldietarako, antzezpenetarako...
  • Sukaldea, ikastaroak edo tailerrak egiteko.
  • Entsegu-boxak, musika-taldeek erabiltzeko.
  • Erabilera anitzeko aretoak ikastaroak, tailerrak, bilerak, etab. egiteko.
PREZIOAK

​​​​​GUNEAEDUKIERAPREZIOA
EKITALDI ARETOA120 PAX eserita 80 € / egun erdia
SUKALDEA50 PAX​Udaletxean galdetu
​ ​

Jatorria
Helmuga