PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Mamarigako frontoia

Helbidea:
Parroco Elías plaza
Telefonoa:
675 712 494
Email:

Kudeaketa:

Santurtziko Itsas-Alde Pilota Kirol Taldea ​

Arduraduna​​: Iker Fernández Rodríguez

Pilota-taldea gara, eta gure helburua da Santurtzin pilota-eskola sortzea eta, oro har, pilotaren onarpena bultzatzea.

​Helburuak

Pilota-eskola sortzea. Eskola horretan, egiaztatutako esperientzia duen monitore batek zuzenduko ditu entrenamenduak, federazioak izendatutako monitore batek, hain zuzen ere.

Mundu pilotazalean gure herria ordezkatuko duten Santurtziko pilotariak federatzea eta pilotari horien izena ematea txapelketa ofizialetan.

Jaialdiak eta gizarte-torneoak antolatzea, pilota herriko biztanleengana hurbiltzeko.

Nori dago zuzenduta?

Pilotan interesa duten edozein adineko pertsonei. Jokatzeko izena eman gura duten kirolariei edota klubari laguntzeko bazkide egiteko prest dauden zaleei.

Zelan parte hartu

Arduradunarekin harremanetan jarri, edota kiroldegi hauetan galdetu: portukoan (94 483 66 25), Kabiezeskoan (94 493 73 29) edo Larreako frontoian.

Eragin-eremua

Santurtzi eta hurbileko herriak.

Jardueren agenda

Txapelketa federatuetan parte hartzea (Enkarterrietan, Udaberrin, Bizkaiko txapelketan)

Eskola-txapelketetan parte hartzea

Gabonetako txapelketa antolatzea

Txapelketak eta erakustaldiak antolatzea jaietan (San Jorge, Larrea, Kabiezes, Karmen eta Mamariga).

Jatorria
Helmuga