Casa Torre Jauregia XVIII.mendearen bukaera aldeko eraikina da. Serantes Kultur Aretoak kudeatzen du eta kultur ekitaldiak egiteko asmoz zaharberritu da. Jauregiak 1.363, 34 metro koadroko azalera du horrela banatuta:
BEHEKO SOLAIRUA: UDAL ERAKUSKETA ARETOA
Ordutegia: Astelehenetik Larunbatera 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30etara.
300 metroko azalera du.
LEHENENGO SOLAIRUA : ARETOAK
Lau areto ditu ,erakunde edo elkarteek alokatu edo doan erabili ditzaketenak:
- HIGARILLO ARETOA : 125 metro karratu , L formaduna.
- BOLINTXIS ARETOA: 69 metro karratu
- ROMPEOLAS ARETOA: 32 metro karratu
- CALERO ARETOA: 42 metro karratu
ARETOEN PREZIOAK
ARETOA | AZALERA | PREZIOA |
---|
HIGARILLO | 125 m2 | 50 €/ordua |
BOLINTXIS | 69 m2 | 40 €/ordua |
ROMPEOLAS | 62 m2 | 40 €/ordua |
CALERO | 42 m2 | 25 €/ordua |
Hirugarren solairua eta teilatu azpikoa: SANTURTZIKO HISTORIAREN INTERPETAZIO-ZENTROA
Ordutegia:
Atelehenetik ostiralera: 18:00etatik 21:30etara.
Larunbatetan 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30etara.
Sarrera: Doan
Interpretazio-zentroak Santurtziko gertakizun nabarmenenak ezagutzeko aukera ematen du hainbat museo-euskarriren bidez, besteak beste; pantaila digitalak, azterki birtuala, Santurtziko maketa eta udalerriari buruzko ikus-entzunezkoak . Horrez gain, eraikuntzaren beiradun balkoian 360 graduko ikuspegia ematen duen periskopio bat dago, zeinen bidez XX. mendearen hasierako Santurtziko irudia ikusten den.
Zentroaren pantailak abian jartzeko txartel bat dago bisitarien esku. Txartela atezainak eraikuntzaren sarreran banatzen die Santurtziko historia ezagutzera bertaratzen direnei.
Hiru dimentsiotan dauden edukiak ikusteko betaurreko bereziak eraikuntzan bertan eskura daitezke.
Interpretazio zentroko bisitak euskaraz, gaztelaniaz, ingeleraz eta frantsesez dira, eta bertan 10 lagunetatik 15era bitarteko kopurua sartzeko tokia dago.