PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Serantes Kultur Aretoa

Helbidea: Plaza Gabriel Aresti z/g

Tel.: 94 483 92 44

Serantes kultur Aretoa 1995an inauguratu zen, eta ordutik kultur ekitaldietarako eremu nagusi bilakatu da. Hainbat areto balioanitz ditu: areto nagusiak, esaterako, 600 lagunentzako tokia du, baita formatu handiko ikuskizunak egiteko esparru zabala ere. Gainerako aretoak txikiagoak dira. Guztira 992 eserleku ditu.

S.K.A k jende guztiari zuzendutako antzerki, musika, zine,..... emanaldiak antolatzen ditu hilero. Gainera, jaialdi ugari ere antolatzen ditu. Horiei buruz geroago arituko gara.Santurtziko Nazioarteko Antzerki Jaialdia Bizkaiko zaharrena da, eta behin eta berriro saritu dute. Jasotako sarien artean honakoak nabarmen daitezke besteak beste: hiru aldiz hartu duen Ercilla saria, Donostiako TXEMA ZUBIRIA Antzerki-ikusleen Elkarteak ematen duen saria, Artez aldizkariaren Zapatila...​​​​

​​http://www.serantes.com​​​

Jatorria
Helmuga