PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Ba al zenekien?

Santurtziren izena, dirudienez, San Jorge izenetik dator, historian zehar 17 forma ezberdin ezagutu dituen bilakaeraren bidez: Sancti Georgi, Sant Yorgui, Sant Yurdie, Sant Yordie, Sant Yurye, Santiorde, Santiurde, Santurye, Santuye, Santurdi, Santurci, Santurde, Santurze, Santurse, Santurce, Santurtze eta Santurtzi.

Gaur egun gure eskualdea izendatzeko zenbait izen erabiltzen dira: Ibar Ezkerra, Bilbo Handia, Lantegi eta meategi-gunea...Dena den, antzina-antzinatik Somorrostroko Bailara esan izan zaio inguru honi, Bizkaiko Enkarterrien barruan zegoena.

Santurtziko festa nagusia Karmengo Amarena da 1907tik; antzina-antzinatik San Jurgirena zen zaindaritza konpartitzen hasi zen urte horretatik.Jai-erritorik nabarmenena Karmengo Amaren itsas prozezioa da, XIX. mendean traineru santurtziar bateko marinelek Karmengo Amaren taila erreskatatu zutenekoa oriotzen duena.

1600 urtera arte Mamarigako baseliza Santa Eulalia edo Santa Olallari eskainita egon zen. Baina ure horretan, Ama Birjinaren irudi bat agertu zen Itsasoko harkaitzetan, baselizaren oinean, eta ondorioz, tenplua handitu egin zen, eta 1650ean Itsasoko Ama Birjina izena ipini zitzaion.