PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Nekazal giroa

Mendeetan zehar santurtziarrek arrantzale eta meatzari izaten jakin badute ere, oraintsu arte nekazaritza eta abeltzaintza izan dira jarduera ekonomikorik nagusienak. Kostaldeko auzoak ezinbestean itsasora begira bizi izan diren arren, beste batzuk batik bat nekazariak izan dira XX.mendean zehar, hala nola, Cabieces, Cotillo, el Mello, Villar, Balparda, Balleni, El Arbol edo Tocedo.

Baserriak, ustiapen-unitate oinarrizkoa zenak, zerealen, mahatsaren, fruta-arbolena eta barazkien laborantza eta etxeko animalien zaintza uztartzen zituen; animalien artean txerria (kutxoa), esne behia, olioak, untxiak eta zamariak ditugu.

Aprobetxa zitekeen eremua hainbat zatitan banatuta zegoen: famili baratza, barazkietarako; llosak, zerealak ereiteko; roturak, patatak, bazkak eta mahatsak landatzeko; herri-basoak, aziendentzako larreak eta ura izateko; eta siebeak, zura eta egurra lortzeko.

Eskualdearen industrializazioak erakargarritasuna kendu zion nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritutako ekonomiatik bizitzeari. Horrela bada, XX. Mendearen erdi aldetik, ekonomia hori esne-abeltzaintza intentsiboan espezializatu zen, eta antzinako mahasti eta soroak bazkaleku bihutu ziren.