PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Historia

Historia

Duela bi milurteko bizi izan ziren idazle grekolatindarrek idatzita utzi zutenez, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duen lurraldean hiru herri bizi ziren: barduliarrak, karistiarrak eta autrigoiak; azken hauek Nerbioi eta Ason ibaien artean kokatuta zeuden, Enkartazioen eskualde historikoa dagoen tokian, eta horkoa izan da betidanik Santurtzi.

Erdi Aroaren hasieran, estatu bisigodoa erori ostean, Alfontso I.a errege asturiarrak Duero eta Ebro bailaretako jendearekin populatu zituen Sopuerta eta Karrantzako lurrak. Horiek, mahatsaren eta zerealaren laborantza ez ezik, sinesmen kristauak ere sartu zituzten; San Jurgi tenpluari buruzko lehen albistea, esaterako, 1075ekoa dugu. XVI. mendetik aurrera, lurralde-jaun handiek hiribilduak fundatzen hasi zirenean, espazioa antolatu egin zen: Somorrostroko zazpi kontzejuek bi errepublika eratu zituzten Bizkaiko Enkartazioen barruan, eta ordezkaritza zuten Avellanedako Batzarretan; Santurtzik, Sestaok eta Trapagak, ostera, Somorrostro Bailarako Hiru Kontzejuak zeritzon multzoa osatu zuten XIX. mendera arte.

II. Karlistadaren amaieran bizitza ekonomikoa liberalizatzeak eskualdea zeharo eraldatzea eragin zuen, eta hori administrazioan ere islatu zen, izan ere, antzinako Santurtziko Kontzejua banatu egin baitzen Santurce Ortuella eta Santurce Antiguo osatzeko.

Agend​a

Agenda

Santurtzi, kultur, kirol eta aisialdirako eskaintza programa zabala du, publiko guztiarentzat bideratuta. Koltsutatu hemen programatutako ekintzak.


Ikusi ​​​​​​​​
​​

Gast​ro​no​​mIa

Gastronomía

Euskal gastronomia nabarmena da ere. Herriko sukaldaritza nabarmena da oso.


Ikusi ​​​​​​​

Santurt​​zi marineLA

Turismo Marinero

Santurtzi, itsasbazterreko arrantzarako itsasontzi geh​ien izan dituen Bizkaiko herrien artean dago.


Ikusi ​​​​​​​​​​​​