Santurtzi Bizkaiko kostaldearen ipar-mendebaldean dago, Abrako golkoak inguratuta. Bilbo Handiaren barruan dago, Serantes mendi dotorearen hegalean ( 446 mts). Santurtzi, batez ere, bi elementuri esker ezaguna da. Batetik, bere portuari esker; Europaren Atlantikoko portu garrantzitsuenetariko bat da. Bestetik, bere sardinak direla-eta; sardina horiek kopla ezagunetan ere aipatzen dira, hala nola, “Desde Santurce a Bilbao...” kopla ospetsuan.
Populazioa: 47.019 biztanle.
Eskualdea: Ezkerraldea
Azalera: 6,8 Km2.
Altuera: 2 m.
Populazio-dentsitatea: 6.914 biz\km2.
Klima: Santurtzi klima ozeaniko hezearen eraginpean dago. Tenperaturak leunak dira urte osoan; euriak ugariagoak dira udaberrian eta udazkenean, neguak epelak dira eta udak ez beroegiak. Batez besteko tenperatura, udan, 20ºC ( 48ªF) da; neguan, berriz, 8ºC (70ªF).