
Bitxi bezain abegikorra. Honelakoxea da Santurtzi, gure herria, hain gustuko duguna eta bisitariek hain gustuko dutena.
Gero eta jende gehiagok aipatzen du gure herria bitakora koadernoan, ingurua, baleak, sardina usaina, jendea... zehatz-mehatz deskribatuz. Eta jakina, gastronomia eta turismo- eta merkataritza-eskaintza ere bai!
gastronomia eta turismo- eta merkataritza-eskaintza ere bai! Atari hau baliatuko dut zuek animatzeko Santurtzik mendiek eta itsasoak inguratutako bazter honetan duen guztia birtualki deskubritzera. Horixe baikara: natura, tradizioa eta etorkizuna.
Ongi etorri!!
Aintzane Urkijo Sagredo
Santurtziko Alkatea

Santurtzi eraldaketa prozesuan sartuta dago bete-betean, inor ez hotz ez bero uzten ez duen aldaketa, garai berrietara egokitzen jakin duelako bere aztarna, izana eta iragana galdu gabe.
Iragana, oraina eta etorkizuna nahaste horrek inguruko erreferentea izatera eraman gaitu, turistikoa ez ezik, gastronomiko eta komertziala ere.
Datorrenak, errepikatu egiten du! Horregatik, oraindik ez bagaituzue bisitatu, etortzera gonbidatzen zaituztet, nahi beste alditan, eta gure herrixkak duen xarma gozatzera. Izan ere, Serantesek zaindu eta itsasoak bainatzen duen aldea honek ezin hobeto hartuko zaituzte, ongi etorria eginez.
Joseba Ramos
Ogasuna eta Ekonomia Sustatzeko Zinegotzia