Jatetxe hau, 2011ko urriaren 5ean, berritze lan handiak egin ondoren, ateak berriro zabaldu zituen Arrantzaleen Kofradian dago, Santurtziko kaian. Etxeko berezitasunak kaian bertan erretako bisigua, txitxarroa, lupia eta, nola ez, sardinak dira. Gastronomia-eskaintzan hurrengoak dira aipagarriak: muskuiluak saltsa berdean, kabratxo budina, antxoak eltzean, txahal-txuleta heze-hezea edo idi-txuletoia.