PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Pintxoak

Pintxoak

Euskadin ez da beharrezkoa mahaiaren inguruan jesartzea ondo jateko. Gure kultura eta jendartea ezagutu eta gozatzeko modurik onenetako bat “txikiteoan” aritzea da, hau da, tabernaz taberna ibili txikitoak (baso bete ardo) edo zuritoak (baso txiki bat garagardo) edaten, eta hauekin batera, pintxoak jaten, sukaldaritza-espezialitate bikainak baina tamaina txikian. Santurtzin pintxoak jateko zenbait gune daude eta koadrilak (lagun-taldeak) bertan elkartzen dira hitz egiteko.