Gastronomiak garrantzia handia dauka herrian egiten diren ekintza guztietan. Karmengo jaiei hasiera emateko ehundaka pertsona herrira etortzen dira sardina famatuak dastatzera. Egun horretan erdigunetik zehar pailak jartzen dituzte sardina erreak dastatzeko. Urtean zehar ere hainbat pintxo, putxera… lehiaketa ospatzen dira.