PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Kopi Argi

Helbidea:
Jose Miguel de Barandiaran, 32
Telefonoa:
944838868
Web:
Email:
Facebook:
Deskribapena:

​25 urtetik gora daramagu Santurtzin gure paper- eta fotokopia-dendan kalitatezko zerbitzu azkarra eta merkea ematen.

Gure helburua lana modu eraginkorrean egitea da, bezeroak pozik egon daitezen.

Hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu: fotokopiak, inprenta, plastifikazioa, liburuen azalak jarri eta bulego eta eskolarako materiala ere badugu salgai. Fax eta email zerbitzuak ere eskaintzen ditugu, bai eta liburuak, kautxuzko zigiluak, zigilu automatikoak eta testu-liburuak ere.

Eskola eta bulegorako materialaz gain, ume zein gazteentzako irakurgaiak eta literatura ere aurkituko dituzu.

Joko hezigarriak, logika lantzekoak eta eskulanak ere baditugu. Izan ere, eskulanak egiteko material ugari dugu salgai: pinotxo-papera, kolore askotako EVA goma, fluorra, brillantina, toalla ukituko eva gomak... Eta berrikuntza gisa, zeuk egindako scrapbook-diseinuetarako material ugari; esate baterako, itsasgarriak, etiketak, apaingarriak eta bururatu dakizkizukeen aplike guztiak, karpetak, koadernoak, denetiko motxilak, Kimmidoll, Busquets, Agatha Ruiz de la Prada, Miguel Rius, Jordi Lavanda, Karman, Moos, Katalina Estadra, itxura bereko motxila, karpeta eta kutxatilaz osatutako material-sorta eskolara moda-modara joateko... Zure futbol-taldeko karpetak aurkituko dituzu, bai eta gogokoen dituzun saio eta filmei buruzkoak ere... Eta gutxi balitz, eskola-agendak eta helduentzako agendak.

Bestalde, egoera berezietarako opariak biltzeko paperak, kartoi meheak eta ospakizun mota guztietan zoriontzeko txartelak prestatzen ditugu... Eta horrez gain, urtebetetze, ezkontza eta jaunartzetarako gonbidapen pertsonalizatuak ere egiten dira enkarguz.

Jatorria
Helmuga